XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Euskera maite dutelako ote darabille errdera baserritarr neskatillak...? Auek uste dute erderaz itzegin eta beti, errdera erabilli ezkero beste munduko gauzaren bat bai-dagitela.

¡Ez dezute txarra! Geyen-geyenak errderarik jakin ez, errdera-motrrollo batzuk izan ezik eta... bera erabilli bearr, errderaz itzegin bearr.

Gero... ¡euskera maite degu...!.

Gaurko euskera eztala euskera: euskel-idazle ta beste euskeltzale ziatzen batzuek antolaturiko izkuntza berri bat dala.

Eurak euskera bai-dakitela ta gaurrko berrian ikasi bearrik ez dutela iñorrk ere ulertzen eztulako.

Eta asten dira ia zein dan a itzaren itxorrkuna ta g itza nundik datorren.

Eta erantzuten ezpadiezu, arrotu ta puztu egiten dira.

Eurei berriz, ain maite duten errdel-itz batek zerr esan nai duan itandu, ta zerr erantzun ere ez dakite: ta beste errdel-itz erraz-erraz baten itxorrkuna eskatu ta agoa zabalik geratu oi dira.

Eta euskeltzale sutsu auek ez gaurrko euskerarik darabilte (ikasi bearrik ez dutelako), ezta eurak dakitena ere.

¡Euskera maite dutelako...!.

Tamala da autorrtu bearra.

Gaurr egunetan onelako euskeltzaleak asko dira.

Euskeldun zintzo bateri dagokion bezela euskera gogoz, biotzez ta benetan maite dutenak orrdea oso urri, oso gutxi...